Hizpideak

Gutun bat ez da huskeria

Xabin Makazaga.
2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Gutuna jaso dute Confebaskeko eta Nafarroako Enpresarien Elkarteko buruek. ETArena. Eta, hara non, lasaitua hartu dute. Garai berrien erakusle. ETAk su-etena eman zuenean, menia iraunkorra eta egiaztagarria soilik ez, «orokorra» ere bazela jakinarazi zuen; beraz, iraultza zerga ez zuela gehiago eskatuko uler zitekeen. Enpresaburuei hori hala dela esplizituki jakinaraztea ez da huskeria. Aspaldian ETAren ohiko gutunik jaso ez arren diru eske.

Su-etena iraunkorra, egiaztagarria eta orokorra bai, baina alde bakarrekoa ere bada, ordea. Beste aldea ez dago menian, eta udal eta foru hauteskundeen harira, trabak jartzeko ahaleginean gogor ari da Espainiako Gobernua.

Bilduren zerrenden inpugnazioak direla eta, Urkulluk esan du auzitan dagoela EAJk Zapateroren gobernuari ematen dion babesa, ez delako ari normalizazioa bultzatzeko konpromisoa betetzen. EAJ da PSOEren heldulekua Zapateroren azken aurrekontuak onartzeko, eta, hauteskundeetarako gutxi falta dela egin arren, ohartarazpena ez litzateke huskeriatzat hartu behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.