inaki petxarroman
Hizpideak

Hekimen ezinbestekoa

2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskarazko hedabideek elkar hartu dute, «ahots bateratua» izateko. Segur aski beharrak bultzatuta, iraganean posible izan ez dena orain gauzatu dute: elkarte bat sortzea. «Jakitun gara: bakarka baino, elkarrekin hobeto aurre egingo diogu dugun egoera latzari». Esaten erraza bezain zaila da hori egiteko, eta iraganari begiratzea besterik ez dago horretaz jabetzeko.

Izan ere, euskara hizkuntza gutxitua izanik, euskal hedabideek irauteko egin behar duten ahalegin handia ikusita, onartu ezin zitekeen luxu bat zen bakoitzak bere aldetik jarraitzea.

Analisi bateratuak egingo ditu sektoreak orain, eta ahots bateratua izango du. Eta horrek berez dauka indarra. Esaterako, instituzioek zailago izango dute hedabide batzuk eta besteak irizpide ezberdinen arabera hartzea. Hekimenek garbi izan behar duelako ideia hau: euskarazko hedabide bati kalte eginez gero guztiei egiten zaie kalte. Sektorea zenbat eta txikiagoa eta sakabanatuagoa orduan eta ahulagoa izango baita, eta zenbat eta zabalagoa eta trinkoagoa, orduan eta sendoagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.