Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Herioa eta memoria

2023ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Prentsako hemerotekak daude, liburuak, eta baita memoria lekuak ere. Memoria, izan ere, pieza askorekin osatzen den puzzlea da. Nork kontatzen duen, eta nola, gauza bat edo beste gordeko du memoriak ere. Normalean, memoriaren puzzlean pieza gehiago izaten dituzte irabazleek galtzaileek baino —gerrako hizkuntzara ekarrita—. Espainiako Estatuaren biktimek ere behar dute memoria lekua. La Cumbreko infernua izan daiteke horietako bat. Proposamena mahai gainean du Donostiako Udalak, aurrera eramateko indar handirik jartzen ez duenak, eta badaki puzzlearen osotasuna oztopatzen ari dela.

Gaza herio batean dagoen honetan, ez du asko inporta memoriak. Oraina da arazo han. Baina kontakizuna abian da. Israel hauspotzen ari direnak ez dira gutxi, nahiz eta argi dagoen gizarte zibilaren kontrako jarrera duela. Txikitu egin nahi dituela. Gaza txikitzeko. Nazioarteko legediak, araudiak, oinarrizko eskubideen adierazpenak, giza eskubideen kartak... non dira horiek denak? Argi dago Irsael bere legea eta bere arauak jarrita dabilela, baina haizea ematen dietenek ere badute beren ardura. Eta haizea, egunotan ez ezik, urte askoan ere jaso du Israelek. Memorian gordeko al dira haize emaile haiek denak? Zein irudi utziko du Mendebaldeak? Zein, agintariek? Zein, herritarrek? Zer egingo dute orain?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.