Klima aldaketa ondorioak, kudeaketa... da herritarron kezka handienetako bat, Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategiak atzo kaleratu zuen Naziometroaren azken neurketaren arabera. Logika guztia dauka, bat egiten baitu Mendebaldeko gizarteetan aurki dezakegun kezkarekin. Azkar zabaldu da herritarren artean planeta txikitzen ari garen ustea, eta denok neurri trinkoak eta ausartak hartzeko garaia dela, galbidean jarri nahi ez badugu.
Interesgarria litzateke jakitea zer iritziko zioketen Naziometroaren inkestan parte hartu duten herritarrek Europako Batasunak ingurumenaren alorrean hartu duen azken erabaki harrigarriari: zentral nuklearren bidez lortzen den energia berdea da, trantsizio energetikoak iraun bitartean. Ez da harritzekoa herritarrak kritiko izatea gobernuek arlo horretan daukaten jarrera epelarekin.
Aurreko neurketetan bezala, oraingoan ere galdetu diete Naziometroan herritarrei euskal estatuaz. Alde guztien artean adostutako galdeketa legezkoa egingo balitz, herritarren %40k euskal estatuaren alde egingo lukete. Datu esanguratsua da kontuan hartuta auzia ez dagoela agendan, ez politikarien agendan, ezta herritarrenean ere.
Pista interesgarriak datoz Naziometroan gatazkaren bukaeraz, eta esparru horretan egiteke dagoenaz.
HIZPIDEAK
Herritarren kezkak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu