inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hirugarren dosia

2022ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Zientzialarien arteko erabateko kontsentsurik gabe egiten ari da COVID-19aren aurkako txertoaren indartze dosiaren aldeko kanpaina. Joan den astean, kazeta honetan Joseba Bikandi immunologo eta EHUko irakasleak ohartarazi zuen indartze dosiak jarri eta jarri ibiltzeak ez duela handituko gaitzaren aurkako babesa. Antzera mintzatu dira beste hainbat aditu ere, eta gogorarazi dute eraginkorragoa litzatekeela —bidezkoagoa ere bai, zeresanik ez— batere dosirik jarri ez duten herrialdeetara txertoak bidaltzea.

Espainiako Osasun Batzordeak gaitza pasatu dutenei orain gomendatu die bost hilabete itxaroteko hirugarren dosia hartzeko. Carmen Camara Espainiako Immunologia Elkarteko presidenteak SER irrati kateari adierazi dio farmazia enpresa handiak «presio egiten» ari direla indartze dosiak jar daitezen. «Planteatu behar dugu zer lortzen dugun hirugarren eta laugarren dosiekin», galdetu du. Kontua da bide horretan sartuta daudela Europako gobernuak, eta behar handiena duten herrialdeetara txertoak hel daitezen patenteak askatzen lagundu beharrean, bertako herritarrei dosi gehiago eta gehiago emateko politikan tematuta daudela; besteak beste, hirugarren dosia hartzea ezinbesteko bihurtuz COVID ziurtagiria izateko, edo, Ipar Euskal Herrian bezala, txertatze ziurtagiria bultzatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.