Hizpideak

Janzkera femeninoaz

enekoitz telleria sarriegi
2011ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Galtzamotzak eta elastikoak estuagoak behar dute izan, gorputzaren biribilgune eta inguruari jarraiki. Eta elastikoak jokalariaren sorbalda agerian utzi behar du. Eta elastikoa galtzamotzen gainetik gelditu behar da, justu gerriaren gainetik. Eta, luzeegia bada, galtzen barruan sartu behar da. Eta galtzamotzen zabalerak neurri zehatza behar du izan, inoiz ez dira egon behar bi zentimetro baino gehiago telaren eta larruazalaren artean. Eta galtzamotzak, gutxienera jota, belaunak baino 10 zentimetro gorago egon behar dute. Ez da emakumeen janzkerari buruzko duela bi mendeko tratatu bat, Nazioarteko Saskibaloi Federazioak heldu den denboraldian emakumezkoen Euroligan erabili beharreko arropari buruz onartu duen araudia baizik.

Zalantzak FIBA Europako zuzendari nagusi Patrick Baumanek argitu ditu: «Erosotasuna mantentzeari buruz ari gara, baina femeninoago eginez. Atleta handiak dira, baina atleta ederrak ere badira; ez dago, beraz, hori ezkutatzeko motiborik». Tamainako aldrebeskeriak salatu gabe uzteko motiborik ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.