inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Jaurlaritza eta euskara: bidea argitu beharra

2023ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak agintaldi honetan onartzekoa zuen lege nagusiak —Hezkuntza Legea— gobernuko bi alderdien babesa baino ez du izango, dirudienez. Jokin Bildarratzek iragarria zuen kontsentsu handiko lege bat nahi zutela, baina EH Bilduk esan du ez duela legea onartuko baldin eta bere proposamenak aintzat hartzen ez badituzte. Bereziki, lege berriak oraingo hizkuntz ereduei eusten badie.

Euskararen aurkako oldarraldi judizial betean, mezu bat helarazi zuen Eusko Legebiltzarrak atzo, EH Bilduren eta EAJren babesarekin. Ez direla onargarriak udal legean euskara sustatzeko neurriei epaileek emandako kolpeak. Horiek salatzeko, bihar Bilbon kalera irteteko eskatu dute. PSE-EEk ez du bat egin. «Erabateko errespetua» erakutsi die epailei, Voxek eta PPk hasitako auzietan hartutako ebazpenetan ere.

PSE-EEk garbi du bidea: balizko hizkuntz aniztasunaren eta «errespetuaren» mantraren izenean, gaztelaniaren nagusitasuna bermatzen jarraitzea. Horren aurrean, gobernuko haren bazkideak erabaki beharko du zenbateko garrantzia ematen dion euskararen aurka datorren olatu atzerakoiari. Ze, hari aurre egitea eta normalizazio esparruak irabaztea baldin bada errezeta, hizkuntz ereduen sistemak erakutsia du jadanik bere herrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.