arantxa elizegi egilegor
HIZPIDEAK

Kontraesanak

2023ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Bi helburu, erabat kontrajarriak, jarri dizkio bere buruari Donostiako Udalak: turismoa sustatzea eta hura mugatzea. Biak letra larriz idatzi dituzte 2027ra arte garatuko duten turismo politika biltzen duenegitasmoan —urrian aurkeztuko dute, otsailetik onartua dagoen arren—. Jon Insaustik, Donostiako Turismo zinegotziak, azaldu du sustapena dela udalak turismo politikan duen eskumen nagusia, eta hori bera egin dutela aurreko udal gobernuek. Halere, hark aitortzen du «beste bide bat» jorratu behar duela orain udalak, hazkunde hori nolabait mugatzearena. Baina mugak ere mugatu egingo dituzte, datorren bisitariak gastatu nahi duen diru kopuruaren arabera leunagoak edo zurrunagoak izango baitira; izan ere, premium turismoa sustatu nahi du Donostiako Udalak, luxuzkoa. Esan gabe doa horrek zuzenean eragingo duela prezioen igoeran, eta, beraz, askoren egunerokoan.

Kontraesanak kontraesan, erabakia hartuta dago. Alferrik izan da udalak berak eskatuta egindako galdeketan herritarren %65ek esan izana hirian «turismo saturazio handia» dagoela, edota galdekatutakoen %68k iriztea ez litzatekeela turista gehiago erakarri behar. Baina herritarren hitzak baino pisu handiagoa du hotelen jabeenak, horiek dituzte aliatu. Horren adibide argia da Donostia Turismo enpresa publikoaren administrazio kontseilua, non hamabi kidetik bost turismo sektorekoak diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.