Hizpideak

Lehendakari baten ajeak

Xabin Makazaga.
2011ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskarak aurrera egiteko oztoporik handiena ETAren indarkeria dela iradoki du Patxi Lopez lehendakariak. ETA desagertu arte, euskarak ezingo omen du askatasunarekin bat egin. Bortizkeriaren minbizia amaitzeak, halaber, asko erraztuko dizkio gauzak euskalgintzari.

ETA desagertzearekin bat, izan ere, euskarara hurbildu nahi izan ez duten herritarrek euskaltegiak beteko dituzte. Diglosia iraganeko elebitasun desorekatu baten hondarra besterik ez da izango. Administrazio publikoan euskara jatorrean agurtu eta artatuko gaituzte, hala nahi badugu. Munduan beste inon halakorik gertatu ez arren, euskara eta gaztelera —edo frantsesa— elkar hartuta biziko dira, harmonia eder batean, hizkuntz gatazkarik gabe.

Baina, ETArekin edo ETA gabe, euskalgintzak oso lan zaila izaten jarraituko du. Beharbada, orain artekoaz bestera, administrazioek eta auzitegiek ez diote halako oztoporik jarriko. Eta lehendakariak joko politikotik kanpo utziko du. Beharbada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.