jon ordonez garmendia
Hizpideak

Modernitatea

2013ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamar urte bete dira, gaur, Itoizko urtegia egiteko Nafarroako Gobernua etxeak hustu eta botatzen hasi zenetik. Itoitz, Artozki, Orbaitz, Gorritz, Muniain, Ezkai eta Artzi, memoriaren mapan izango dira gordeak, egun batean uraz bete eta Nafarroaren mapatik desagerrarazi zituztenetik. Itoitz ez ito zen garaiko leloetako bat, eta ito, ito zituzten, kaleak, etxeak eta zeruak. Herriak, ordea, ez zituzten ito, ez behintzat gogoratzen dituzten bitartean.

Ikur bat izan zen Itoizko urtegiaren aurkako borroka. Gau ilunean urtegia egiteko kableak moztu zituzteneko txinpartek argia eman zuten, gorde beharreko sua. Hamar urte hauetan azpiegitura erraldoi horrek ez du ekarri ez errentagarritasunik, ezta lanposturik ere, eraikitzea argudiatzerakoan aldekoek ziotenaren kontra; onurak ere, zalantzan dira. Baina hamar urte geroago beste Itoitz batzuk mehatxatzen dituzten urak asko dira. Urtegia modernitatearekin lotu zuten, gaur egun beste azpiegitura batzuk lotzen dituzten moduan. Modernitatearen kontzeptu zaharkitu bera, orain eta orain hamar urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.