jon ordonez garmendia
Hizpideak

Muga eta kontraesana

2014ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Mugak eta mugak daude. Badira muga geografikoak eta muga politikoak. Alpeak edo Mediterraneoa, esate baterako, muga geografikoak dira, begien aurrean altxatzen edo zabaltzen zaizkigunak. Muga politikoak ez dira horren agerikoak —mapetatik kanpo—, baina, ikusezinak izan arren, handiagoak izan litezke.

Baina horien gainetik mugarik bada, buruaren muga da handiena. Suitzak Europako Batasunetik iristen diren etorkinen kopurua mugatu nahi du. 2002tik 800.000 etorkin iritsi dira herrialde horretara, eta, langabezia tasa %3 pasatxo den arren, mugak ixtearen aldekoek oraindik argudiatzen dute lanera baino gehiago laguntzak jasotzera joaten direla etorkinak. Ez da urrutiko kontua, ezta berria ere; buruaren muga ez da horiena soilik. Lehenagotik ere erabiltzen zituzten Suitzan sarrera kuotak. Berritasuna, ordea, ezartzen zaizkien horien jatorrian dago. Orain EBko herritarrek dute muga; muga eta kontraesana: suitzarren erabakia ulertu ez, eta etorkinen aurkako politikak egiten dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.