UPNren eta PSNren arteko mus partidari hasiera eman zion atzo Nafarroako alderdi sozialistaren eskualde batzordeak. Aukera guztiak mahai gainean daudela erabaki du PSNko buruzagitzak, baina Roberto Jimenezi entzunda, aukera bat dagoeneko baztertu dute: UPNren gobernuari kanpotik laguntzea, azken lau urteotan egin duten bezalaxe.
Azken astean Jimenez hautetsi eta alderdikideekin egin dituen bileretatik atera duen ondorio garbiena da sozialistek ezin diotela UPNren gobernuari musu truk gobernatzen utzi. «Oposizio erantzulearen» formula, beraz, agortuta dago, eta, Yolanda Barcinak gobernatu nahi badu, eskuzabalago izan beharko du sozialistekin, gobernuko mahaian lekua egiteraino. Baina eredu horrek ere baditu eragozpenak, abertzaleei, PPri eta Ezkerrari nahi beste karnata ematen dielako oposizio gogorra egiteko. Eta beste hainbeste, baina kontrako protagonistekin, PSNk NaBairekin eta Ezkerrarekin gobernua osatzea erabakitzen badu. Edozer eginda ere, ataka zailean dago PSN.
Hizpideak
Musu truk ez, behintzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu