Hizpideak

Otegi eta Gonzalez

inaki petxarroman
2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ikuspegi historikoz begiratu behar dira Felipe Gonzalezek egindako aitorpenak. Hala adierazi du Marcelino Iglesias PSOEko Antolakuntza idazkariak. «Iraganeko kontua» delako garrantzia kendu die Gonzalezen hitzei, alegia, ETAko buruak bonbaz lehertzeko proposamen bat egin ziotela.

Estatuak ez ditu indarkeria guztiak berdin hartzen, ez neurtzen. GALekoak etxean daude jadanik, nahiz eta dozenaka urteko zigorra ezarri zitzaien oso delitu larriengatik. Biktimak ere ez ditu berdin hartzen. Batzuk inoiz ez ditu aitortuko. Ez dira bereak.

Otegik ez du esan parlamentari zen garaian aukera izan zuela GALeko buruzagi guztiak bonbaz lehertzeko. Norbaitek kalkulatu al du zer gertatuko zitzaion Gonzalezek esan duenaren erdia aitortu izan balu?

Baina Otegi preso dago politikan aritzeagatik. Eta egun hauetan espetxetik akusatuen aulkira eraman dute bake proposamen bat egiteagatik. Urruti daude Otegi eta Gonzalez. Urruti adierazpen askatasuna eta demokrazia. Gonzalez espetxetik bezain urruti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.