martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Polizia gora eta behera

2019ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Udako oporretatik bueltan datozenengandik bisitatutako herrien gaineko balorazioak entzuteko garaia da. Jendea erruz ibili den iruzkinarekin batera, nonahi gertatzen da, segurtasuna da maizenik baloratuko digutena.

«Harrigarria, ia ez dugu batere poliziarik ikusi», esango du urliak, tonu positiboa emanez baieztapenari. «Sekulako polizia pila zebilen», aitzitik sandiak, baieztapenari esanahi ezkorra emanez. Orokorrean, herritarrek nahiago dute poliziarik ez dagoen eremu bat, polizia asko daukana baino. Polizia bera da eztabaidagaia, eta poliziarik ezak edota poliziaren presentzia handiak ulertarazten digutena? Poliziaren presentzia urriak, gehienetan, eremua lasaia dela adierazten digu, arriskurik eza. Alderantziz polizia asko badago.

Eztabaida piztu da, ez da aurreneko aldia, Bilboko Aste Nagusian Aburto alkatearen eta konpartsen artean, udalak kaleratu duen polizia kopuruaren harira. Aurreko urteetan baino polizia gehiago jarri ditu udalak kalean, polizien presentziak gaizkileak uxatuko dituelakoan. Konpartsen ustez, festa naturalagoa da festa eremuan polizia gutxiago badago.

Alkateak dio herritarrek polizia gehiago eskatzen dutela. Dabilela kontuz alkatea herritar batzuek beren erraietatik eskatzen dutenarekin, urkamendia aspaldi baztertu genuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.