Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Propaganda

2020ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hainbat kazetari ez ditu harrituko aldez aurretik jakiteak polizia operazio bat egiteko asmoa dagoela. Zenbat aldiz ikusi izan dira gurean komunikabide jakin batzuk irudiak hartzen, poliziek atxiloketak egiten dituzten bitartean, gertatzen ari dena zuzenean eta polizia iturriek nahi bezain zuzen jasotzen. Bada, atzo ez zen atxiloketarik izan Hendaiako mugan, baina Frantziako eta Espainiako poliziek egindako propagandaren lekuko izan ziren BERRIA eta beste hamaika komunikabide. Helburua, migratzaileen kontrol zorrotza egiten dutela jakinaraztea, arduratsu eta errespetuz jokatzen dutela erakustea, elkarlanean komunikabideak eta poliziak, konplize, eraiki nahi den errealitatea itxuratzen.

Drone bat airean, poliziak ibilgailuak miatzen, hamabost kazetari irudi adeitsuen planoak hartzen, eta Pirinio Atlantikoetako prefetaren kabineteburua hizketan, kontrolei buruzko goraipamenak komunikabideetan islatzeko xedez. Haren arabera, Frantziaren tradizioan da migranteak lagundu eta harrera egitea, baina «migratzaile legez kanpokoak» kontrolatu behar dira.

Prefeturak ohartarazita —zer izango den jakin gabe— zerbait gertatuko omen den lekura joateak sor lezake estutasunik edota galderarik, herri honetan ondotxo sufritu baita operazioen propagandak dakarrena. Propaganda biluzteko aukera eman zuen atzokoak, beste errealitate bat erakusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.