Hizpideak

San Telmoren bide berria

Jon Eskisabel.
2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiak San Telmo berreskuratu du, eraberritzeko lau urtez itxita egon ostean. Museoa moldatzea finantzatu duten instituzioetako ordezkariek atzo estreinatu zuten eraikin berria, presaka, hauteskundeen aurretik horrelako ekitaldietarako ezarritako epearen azken egunean, baina benetako inaugurazioa asteburuan gertatuko da, orduan izango baitute herritarrek bertara sartzeko lehen aukera.

Ez dute betiko San Telmo aurkituko. XVI. mendeko eraikinari erantsitako berrikuntza arkitektonikoez gain, museoaren izaera bera aldatu dute nabarmen; bilduma etnografikoan oinarritutako zentroa zena «gaur egungo gizartearen gakoak hobeto ulertzen lagunduko duen museoa» baita orain, bere buruaren «berrasmatze» horretan. Asmoa erakargarria da inondik ere, gurean ez baita non begiraturik horrelakorik aurkitzeko, baina orain datorkie museoko arduradunei erronkarik handiena, eta politena: edukiz hornitzea. Bidea eginez emango du San Telmo berriak bere ekarpenaren neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.