Hizpideak

Talantea eta talentua

Jon Eskisabel.
2011ko apirilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapaterok baieztatu du bolo-bolo zebilen zurrumurrua: ez da berriz aurkeztuko Espainiako gobernuburu izateko hauteskundeetara. Erabaki horrekin 2004an kargua hartu zuenetik agintean gehienez bi legegintzaldi egoteko zuen asmoa berretsi besterik ez duela egin adierazi du, baina bestela ere ez zuen beste aukerarik izango: inkestek PSOEri ematen dizkioten emaitza txarrek ia behartu egin dute erretiratzera. Zapatero dagoeneko amortizatua du PSOEk, batez ere krisi ekonomikoaren kolpe gogorrei aurre egiteko haren gobernuaren ahulezia, norarik eza eta kontraesanak agerian geratu direnetik.Zapaterorenganako konfidantza higatuz joan da zortzi urteotan eta krisiaren gestio okerrak erabat hondoratu du.

Euskal Herriaren ikuspegitik ere balantze ezkorra utzi du. Gatazka politikoari amaiera emateko elkarrizketa prozesu itxaropentsuak porrot egin ostean, PPren errezeta zaharrera jo zuen: errepresioa eta alderdien ilegalizazioa.

Talantea omen zeukan, baina talentua ere behar zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.