Terroristak ikusten ditu nonahi Manuel Valls Frantziako Barne ministroak. Ipar Euskal Herrian Aurore Martinen kasuan eragindako ika-mikaren ostean, baretzeko eskatu zien protestan ari ziren sektore politikoei. Baina besteei eskatzen ari zaien horretatik urrun dago ministroa, atzo Frantziako Parlamentuan eman zuen ikuskizunari erreparatuta behintzat. Izan ere, UMPko oposizioari segurtasunaren alorreko hainbat arazo leporatu dizkio, hitz gogor hauek erabilita: «Terrorismoaren itzulera zuek zarete».
Zilegi da. Frantzian indarrean da adierazpen askatasuna, eta Vallsek ere nahi duenean balia dezake, are eta gehiago Asanblea Nazionalean. Baina besteentzat ere errespetatu beharko luke, zeren politikan jarduteko eskubidea eta adierazpen askatasuna ukatuta bidali baitu berriki Aurore Martin Espainiako espetxe batera. Valls oposizioari leporatzen ari zaiona larria da. Eta, besteei baretzeko eskatzeaz gain, ministroak aztertu beharko luke ea bere hitzak moderazioaren eredu diren. Urruti iritsi nahi badu, behintzat.

Hizpideak
Terroristak nonahi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu