Hizpideak

Tortura ez dago krisian

inaki petxarroman
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Langabezia, defizit publikoa,finantza merkatuen salbamendu planak, langileen eskubideen galera, ongizate estatuaren oinarrien pixkanakako desagertzea. Krisi ekonomikoa eta krisi politikoa. Alderdi bitasunaren amaitzearen lehenengo zantzuak. Gizarte haserrea eta bat-bateko mobilizazioen berragertzea, paradigma berrien peskizan. Krisi orokor eta sakonaren aztarnak unibertsitateetako soziologo eta politologoak lanean jarri ditu, ekonomialariak orain arte aritu diren erritmo eta intentsitate bertsuan.

Hiztegi ofizialetan Franco goratzen jarraitu nahi duen Espainia zuloz beterik dago, eta orain arte zeregin batzuetarako bakarrik erabili dituen lupak beste lan potoloago batzuetan ere erabiltzen hasi beharko luke, gero eta jende gehiago geratzen ari delako sistematik kanpo. Ez gogoz, ez nahita, umezurtz eta abandonatuta baizik.

Luzerako krisiaren itxura du Espainiarenak. Baina badago krisirik ez duen arloren bat ere: %25 hazi ziren iaz Hegoaldeko herritarrek egindako tortura salaketak. Harrotzekoa balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.