Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Turkiar erara

2019ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Espainiako eskuinaren hirukoa sekulako ajearekin esnatu den egun berean eman die kontsolamendu saria Espainiako Hauteskundeen Batzordeak: Carles Puigdemont, Clara Ponsati eta Toni Comin politikari erbesteratuek ezingo dute parte hartu Europako hauteskundeetan, Ciudadanosek eta PPk eskatu bezala. Eta hasi dira kanpaina egiten, berriz ere, Katalunia erdian jarrita, «kolpistak» alboratzeko meritua nork duen erakutsiz. Puigdemonten abokatu Gonzalo Boyek Espainiako Justizia Turkiakoarekin alderatu du, beste behin: Turkian kurduen kausa defendatzen duten alderdiak legez kanporatzen direla, eta ordezkariak espetxeratzen, Espainiak katalanekin egin duen moduan, eta, lehenago, euskal herritarrekin ere egin zuten moduan.

Izan ere, ez da berria: Espainian, Turkian bezala, epaileek politika egiten eta eragiten dute, eskuinak hamarkadetan kontrolatutako egitura judizialen bidez. Eta orain ere, Europan inork katalanen hautagaitza zalantzan jarri ez duen arren, horretarako dago Espainiako Hauteskunde Batzordea, komeni zaion politika sustatzeko, Europan komeni ez den mezua isilarazteko. Europako hauteskundeak maiatzaren 26an izango dira, baina hauteskundeen batzordeak erabakia hartu du dagoeneko. Espetxetik Oriol Junqueras hautagaiak Katalunian bozak irabazi eta biharamunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.