martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Tutu, handia eta engaiatua

2021eko abenduaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sektore askotan gaizki ikusten den hitza izan arren, Desmond Tutu borrokalaria izan zen, ideiak garbi zeuzkan borrokalaria eta lortu arte amorerik eman ez zuena; nahiz parean zeukana, Hegoafrika bezalako estatua, askoz indartsuagoa izan.

Herritar xumeen eskubideen aldeko borrokak erreferente garrantzitsua galdu berri du Tuturen heriotzarekin; beste askorekin batera behartu baitzuen Pretoriako gobernu arrazistak herritar beltzak zokoratzeko indarrean jarri zituen apartheid politikak indargabetzera. Ez hasieran babes handiarekin, eduki zuen lanik handienetako bat —askotan gertatu ohi da horrelako kasuetan— izan baitzen zapalduei ikusaraztea eskubideak zeuzkatela, eta haien alde egin behar zutela borroka, bestela betiko izango zirela zapalduak. Lan zaila, errepresio handiko garai haietan.

Nelson Mandelarekin batera, azken hori kartzela barrutik, erreferentea izan zen apartheida baztertzeko nazioarteko kanpainetan, kasu honetan ere babes eskasarekin hasieran. Behin egoerak hobera eginda, lan ikaragarria egin zuen egiaren eta aitortzaren bidez zauriak ixtea helburu zeukan Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeko buru lanetan. Gaur egun, batzorde hori eredutzat jotzen dute mundu osoko bakegileek.

Euskal Herriko gatazka ez zitzaion arrotza egin, eta askotan babestu zuen konponbide adostua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.