jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Usteak, erdi ustel

2016ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Deustuko Unibertsitateak eta Jaurlaritzak aitatasunaren inguruan egin duten ikerketaren arabera, gizonak berdintasunaren alde gaude, baina ideietan ematen den berdintasun hori gero ez da gauzatzen egunerokoan. Aurrerapausotzat jo liteke bataila ideologiko hori irabazi izana, baina txostenean bertan ohartarazten dute aho biko ezpata dela ondorio hori. Gauza ez baita gizonak ari direla betetzen lehen emakumeek betetzen zituzten zenbait rol, baizik eta ustezko berdintasun testuinguru horretan «eredu eta egitura ez-parekideak» eraikitzen ari direla, parekidekiak direlakoan. Baina ez dira. Eredu berri horiek lehengoak bezain arriskutsuak izan daitezke, egonkortzen badira, etorkizuneko egiturazko desberdintasunaren oinarri izango direlako. Behin horiek errealtzat barneratuta, zertara dator gehiago exijitzea?

Garrantzitsua da ustezko berdintasun horren atzean dagoena azaltzea, gizonok ez dezagun ideia hori, gizarte patriarkalak ematen digun boterea baliatuz, hegemoniko bihurtu. Aitatasunaren espazioa guretzat irabazten ari gara, seme-alaba baten zaintzak berekin dakarren ardura eta emozio positibo guztiekin. Baina berdintasuna ez da betetzen zaituena hartzea eta nahi eta ahal den bezala erantzukizuna sentitzea, baizik eta emakumeei ezarritako lan guztiak banatzea. Lapiko, plantxa eta kristalekin enpatizatu ezin den arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.