Tristea da jakitea gizonezkoen eta emakumezkoen soldaten arteko tartea krisiaren ondorioz murriztu egin dela; ez emakumezkoenak igo direlako, baizik eta gizonezkoenak jaitsi direlako. Krisian gaudelako, baina hain zuzen horregatik, beharrezkoa zen batean eta bestean sumatzen den desberdintasuna, injustizia, eurotan zenbatzea; justiziazkoa, merkatua pertsonak garelako azken finean: amak, alabak, senarrak, bikotekideak, ahizpak, ilobak...
Emakunderen txosten baten arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.000 euro gutxiago irabazten du emakume batek urtean. Hainbat aldagai aintzat hartuta atera du datua: zer saritzen duen merkatuak, zer gutxiesten duen, ardurak banatzerakoan zer hartzen duen kontutan... Horiek guztiek, ordea, berdintasunaz ari garenean, ulermenari ihes egiten dioten kontzeptuak dira, kuantifikatzeko zailak.
Europako Parlamentuak esan zuen 418 lanegun beharko lituzkeela emakume batek gizonezko batek irabazten duena irabazteko. Diruari erreparatzea nahiago duenak badu orain zeri heldu.

Hizpideak
Zehaztasuna, eurotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu