Hizpideak

Zentzua, izan, badauka

Xabin Makazaga.
2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Ia lau hilabetean, 110 km/h izan da baimendutako gehienezko abiadura Hego Euskal Herriko errepideetan. Espainiako Gobernuak jaitsi zuen muga, aldi baterako, petrolioa garestiago zegoenean, energiaren faktura jaisteko. Orain, petrolioa merkatu baina erregaia garestiago dagoenean, neurriak «zentzurik» ez duela esan du Espainiako Gobernuko presidenteordeak: uztailaren batetik, berriro 120ra.

Madrilek 2.300 milioi aurreztu nahi zituen abiadura jaitsita, eta 450 milioi aurreztu bide ditu. Baina neurria egokia izan dela uste du Rubalcabak: istripu gutxiago izan dira, gutxiago kutsatu da eta dirua aurreztu da. Isunetan ere %8 gehiago bildu dute.

Abiadura 110, 120 edo 130 km/h-ra mugatzea, edo mugarik gabe lagatzea, erabaki arbitrarioa izan daiteke. Baina behin gidariak ohitu direnean –istripu gutxiago badago, gutxiago kutsatzen bada eta dirua aurrezten bada–, izan daiteke egokia neurri hori luzatzea, edo lehengo mugara itzultzea. Inola ere ez da, ordea, zentzugabea onura horiek ekarri dituen neurriari eustea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.