Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Zuriketa berdea

2019ko abenduaren 07a
00:00
Entzun
Madrilgo COP25eko Eremu Berdean sartu bezain pronto, panel argitsu bat nabarmentzen da: Iberdrola hizkiak ageri dira handi eta berde, beste hainbat enpresaren iragarkiez inguraturik. Eremu horretan gazte batzuk egiten ari diren aldarrikapenengatik ez balitz, pentsa liteke Ifeman ez dela klima larrialdiaz hitz egingo. COP25a osatzen duten sei pabiloiak milaka funtzionario, kazetari eta zientzialariren topagune dira egunotan, baina baita hamaika enpresaren elkargune ere. Hain justu, enpreson publizitate mezuak salatu dituzte ekintzaileek. Izan ere, azoka aproposa da greenwashing egiteko, alegia, kutsatzen duten enpresek euren jarduna aldarrikapen ekologistaz mozorrotzeko.

Corporate Europe Observatoryko ikerketek, ordea, agerian utzi dute energia korporazioek «atzeratu, ahuldu eta sabotatu» egin dituztela Europako Batasunak klima larrialdia eragozteko dituen egitasmoak, lobbyek egiten dituzten gastu handien eraginez. Besteak beste, BP, Shell, Chevron, ExxonMobil eta Totalek 123 milioi euro jarri dituzte azken urteotan presio egiteko.

Milaka lagun atera ziren atzo Madrilen eta Santiagon (Txile), behingoz neurri eraginkorrak eskatzera, baina nekez balioko dute ezertarako COP25 bezalakoek, multinazionalak zuritzeko guneak izaten jarraitzen badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.