Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Hondoa

2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Manifestazioak nonahi, bi sindikatu abertzale nagusiek konbokatu berri duten greba orokorra… «Bazen garaia!», entzuten da nonahi. «Zer egiten dugu eskuak gurutze?». «Ikusiko dute zer den ona, elur-bola loditzen eta loditzen hasitakoan…»Elur-bolak eta protestek zenbat kezkatzen duten garbi uzte aldera, Raxoik ahoa zabaldu du, eta harritzekoa da atera zaizkion hitz apurrek nola ez duten gasolinaren efektua eragin jendearen sutan: «Espainiako ekonomiak ez du oraindik hondoa jo».

Andres Caicedo kolonbiarraren Angelitos empantanados (Aingerutxo zingiratuak) ipuin-liburuko elkarrizketa existentzial bat etorri zaigu gogora. Etorkizun faltaz lepo dauden bi gazte solasean ari dira: «Eta zer moduz dago hire amildegi hori?». «Oraindik ez diat hondoa jo, txo!» «Beharbada ez zagok hondorik, konpai!».

Hainbat aditu gauza bera esaten hasita dago: amildegia bezala, krisia ere ez ote den hondorik gabea, konpai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.