Hitz beste

Idazteko makina

Anjel Lertxundi.
2012ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Senitarteko batek obrak egin ditu etxean, eta ganbara garbitzen ari zela, idazteko makina beltz antigoaleko bat ikusi eta harekin agertu zait etxera. Olioztatu egin duela eta puntu-puntuan jarri. Berri bat erosi nuenean, senitartekoari utzi nion, nonbait.

Ahaztuta neukan makina, ahaztuta neukan inori utzi izana. Denbora egin dut makinari begira. Auskalo zenbat ordu egingo nituen bere aurrean, auskalo zertzuk idatzi nituen bertan. Baina arrotza zait. Neure kabutan hasi eta nekea eragin dit konparatze hutsak orduko lan egiteko modua eta gaurkoa, ordenagailuek ekarri diguten pagotxaren eta orduko tiki-takaren arteko aldea. Lortuko banu oroitzea berarekin izan nuen harremana, berrituko banu bizitzan zehar izan ditudan gainerako idatz-trepeta guztiekin bizi izandakoa…

Barkamena eskatu diot berarekin ahazteagatik eta idazten dudan gelako apaletako batean jarri dut. Handik begira izango dut hemendik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.