EAJk eta Bilduk herenegun egin zuten bileraren argazkian, nork bileraren egoitzan jarriko zituen begiak (Sabin Etxean), nork jantzian (gizonezkoek ez zaramaten gorbatarik) nork berdintasunaren legea betetzen ote zuten (gizonezko gehiago zegoen bileran emakumezkoa baino)…
Begiradak berebiziko munta du. Begiradaren talaiak ere bai noski. Eta begiradak zer bilatu nahi duen, zer esanik ez. Argazkiak, ordea, ezin zidan nik aurkitu nahi nuena erakutsi. Bilera zein hizkuntzatan egin zuten ikusi nahi nuen nik, kontuak berebiziko garrantzia baitu nire irudiko. Argazkiari euskara entzun izan banio, errealitate berri baten aurrean nengokeen. Gaztelania entzun izan banio, orain artekoaren aurrean. Hizkuntza bat zein bestea entzun, bileran jorratutako gaiak berdinak izango ziren, noski, baina bilera euskaraz izate hutsak ez zuen emango politikagintzak behin eta berriro eskaintzen duen argazki guztiz diglosikoa.
    
    
        
        
            
                            
    
                                                                                Hitz beste
                        
            
        Ikusten ez dena
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu