Ez omen dakigu erlatibizatzen, eta, atzo nioen bezala, auzia intelektualki arakatu duen gure lagunak euskaran topatu du ezintasunaren giltza. Zehatzago esateko, erlatiboak ematen dizkigun buruhausteetan:
«Handia da erlatibozko perpaus asko xuxen tajutzeko daukagun zailtasun kasik genetikoa; hezurretarainoko beldurra diegu erlatibo faltsuei; arrotz kurtsiaegiten zaigu zein edo nola bezalako partikula erlatibozkoen erabilera. Eta, aukeran, erlatiboak saihesten ditugu; badaezpada ere; akatsik ez egiteagatik (nik neuk ere, aitor dut, askotan praktikatzen dudan estrategia da). Ondorioa: beste hizkuntzek baino gutxiago baliatzen dugu erlatiboa gure jardunetan, eta, hizkuntzarekin pentsatzen dugunez, erlatibozko egituren eskasiak eskastu egiten digu errealitateaz daukagun pertzepzioa eta gotortu gure erlazioak eta loturak. Hortik, bada...».
Lagunaren pitzadurarik gabeko jario sukartuaren zurrunbiloan segitzen dut oraindik.

HITZ BESTE
Integristak (eta II)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu