Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Integristak (I)

2015eko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaldunok hitzekoak omen gara. Pieza batekoak, pitzadurarik gabeak. Estuak omen gara; integroak bainoago, integristak. Horrexegatik, ez omen dakigu auziak erlatibizizatzen, malguak izaten, harreman-estrategia libreagoak baliatzen.

Hori guztia horrela den Auskalo jaunaren esku utzi ordez, gure lagun batek aspaldi ekin zion arazoak erlatibizatzeko gure ezintasun patologikoa aztertzeari, eta auziaren iturri garbiak bilatzeari eskaini dizkio azken urteak. Erlijiora jo du, filosofiara, gure egitura sozial zaharretara; arakatu ditu banderizoena bezalako gertakari historikoak ere, non topatuko gure integrotasun espiritualari garden eta gordin eutsi beharraren arrazoia. Azkenean, eureka!, lagunak aurkitu du kriseilua, egin du argi, garbi daki zergatik garen hain zurrunak: euskarak omen dauka sekretuaren giltza. Tamalez, zutabea ez da nahieran luze-laburtzen den eskusoinu bat, eta bihar arteko malgutasuna erregutzen dizuet.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.