Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Interesak

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Langile zenean, patronalaren jokabideak —berari afektatzen ziotenak baino ez— salatzen zituen. Halako batean, bizitzaren jira-bueltek enpresari izatera eraman zuten, eta langileak kritikatzen hasi zen: hau zerri eta hura zorri, ez zuen egokierarik galtzen langileen kontrako herra eta harrak bazkatzeko. Aurpegiratu ziotelarik oso urte gutxitan mutur batetik besteraino emandako aldaketaren sekulakoa, protesta egin zuen. Bera ez zela batere aldatu, betiko printzipioari eusten ziola tinko bezain zorrotz: «Lehen nire interesak defendatzen nitian; orain ere bai».

Dirua da eskuinaren aldare nagusia, eskuinak diruaren zerbitzura jartzen ditu printzipioak, dirua gurtzeko manipulatzen ditu Jaungoikoa edo legea edo nazioa. Zernahi jartzen du diruaren hankapean. Komeni zaionean adeitsu eta komeni bada autoritario, eskuinak beti defendatzen ditu bere interesak. Ez dakit zertan ari naizen gaur hain gauza elementalen peskizan…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.