oihana arana

1: Hegaldia

2026ko otsailaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

1. argazkia: Goizegi da domeka izateko. Domeka ez balitz ere goizegi zatekeen, baina tira. Aireportuan gaude motxila banarekin. Tenerifera goaz. Bidean jateko kontuak preparatu ditut nik. Gainontzeko guztia bidaide dudan lagunak (hemendik aurrera A deituko diogu) dauka kontrolpean.

2. argazkia: Poeta erromantikoegi batek idatzitako liburu bat atera dut motxilatik azafatak berbetan hasi baino lehen. Nire sorbaldan ipini du burua A-k. Astiro-astiro errezitatu dizkiot poemak. Eta hala lokartu da, salbamendu jakak nola funtzionatzen duen esplikatzen ziguten bitartean.

3. argazkia: Eguzkitako betaurrekoak jantzi ditut hegazkinetik irten baino lehen: «Hauxe zan biher nauena» pentsatu dut neure artean. Elkarren besotik helduta egin ditugu lehenengo pausoak. «Eta oin nora goiez?» galdetu diot A-ri. «Zu oporretan zaude, ezta? Ba ez kezkatu» esan dit.

Ez dut jai hartuko, baina hemendik eta itzultzen garenera arte, gure oporretako argazki album bat izango da zutabe hau. Barkatu eragozpenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA