Eta hala ere egunetik egunera eredua indartzen ari gara, barazki freskoak kamioi frigorifikoetan iristen dira supermerkatuetako hotzetara, bi mila kilometro, hiru mila, bost mila eta gehiago egin ostean, zamaontzietan datoz gereziak kontrako urtarotik, frutak urtebete eta gehiago irauteko moduko hozkailuak ba omen daude jada, oxigenorik gabeak, eta gure ama harritu egiten da, gazte asko ari duk hiltzen orain minbiziarekin, Sustrai Colinak Argian bertan Dominique Belpomme medikuari egindako elkarrizketa eramango diot. Garbi azaltzen ditu gauzak, eta mozorroa kentzen dio gaur egungo hipokrisia hedatuari; esaten du, besteak beste, lau minbizitik bat tabakoari estuki lotuta badago ere, ez dela ahaztu behar tabakoak ez, zigarroetan dauden produktu kimikoek sortzen dutela minbizia.
Astekariaren sareko edizioan, eguneroko albisteen artean, lehengo asteartean topatu nuenak izututa utzi ninduen: «XXI. mendean 1.000.000.000 pertsona hilko dira tabakoaren ondorioz». Osasunerako Munduko Erakundeak emandako datuak dira.
Hurrengo egunean beste hau zetorren: «OMEk mugikorrek minbizia izateko arriskua areagotu dezaketela ohartarazi du lehen aldiz».
Oraindik ez dute neurtu zenbat hilko dituen.
Jira
1.000.000.000
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu