oihana arana

2: Lagunak

2026ko otsailaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

4. argazkia: «Bordiek izengo gara ala lagunak eitten saiatuko gara?» esan dut autoa alokatu dugun enpresako bulegora igotzen ari ginela. Kamiseta bana oparitu digute azkenean.

5. argazkia: Hotel dekadente bateko igerilekuan gaude, tunbonetan etzanda. Gogor jotzen du eguzkiak. Pozik gaude. Harkaitz Canoren Silueta daukat begien parean. Tortura feminismotik erreparatu izeneko jardunaldiei buruzko erreportajea ari da irakurtzen A bere mugikorreko pantailatik. Ezkerreko eskua liburutik askatu eta kilimak egin dizkiot depilatu gabeko hanketan. «Zer pentsatuko dute frantses hauek denek guri buruz?» esan dit.

6. argazkia: Zeru urdinaren pean ateratako selfieak bidali dizkiegu lanean dauden lagunei. Pozik daude ondo gaudelako. Ulertuko genituzke, hala ere, gorrotozko mezuak ere.

7. argazkia: Mahuka motzeko nikien gainean jakatxo bana jantzi eta tabernara joan gara afalostean. Arratsalde osoa eguzkitan igaro izanaren nekea nabari zaigu ibilkeran. Ederra den neke klase hori. Karaoke surrealista bat ikusten bukatu dugu. Oholtzara elkarrekin igotzea proposatu dit A-k. Barrez lehertu naiz; uste dut oraindik ez naizela hain lagun ona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA