oihana arana

282

2026ko uztailaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hamaika hilabete pasatu dira nire egunerokoari giltzarrapoa kendu nionetik. 334 egun. 282 zutabe. Uste nuen baino autodiziplina handiagoa dudala konturatzeko balio izan dit honek guztiak. Uste nuen baino jende gehiagok irakurtzen duela ikusteko. Eta egunero idatzi ahal izateko gakoa egunero idaztera esertzea dela ikasteko; azken hau izan da, akaso, ikasgai sinple eta interesgarriena.

Ez dut gezurrik esango. Tarteka eskertu izango nukeen ile-orratz txiki batekin zabaltzeko moduko gezurretako giltzarrapo horietako batek ematen duen segurtasuntxoa. Idatzitako berbak neureak baino ez direla sentitzeak ematen didan bake sakona. Baina tira, azala gogortu zaigu, behintzat.

Poz adina neke sortu dit egunero jaiki eta kontatzeko moduko zerbaiten bila ibili behar izateak. Egoa puztu zait batzuetan, autoestimua txikitu besteetan. Abuztuan ez dut idatziko. Ez hemen ez beste inon. Oporretan egongo naiz. Eta uste dut on egingo didala istorioak biltzeari utzi eta masustak biltzen hasteko hilabete hartzeak. Marmelada zaporeko irail bat ekarriko dizuet bueltan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA