oihana arana

5: Show-a

2026ko otsailaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

14. argazkia: Asaldatuta igarri ditugu jangelako langileak gosaltzera sartu garenean. «Nahikue lan honeik be…», pentsatu dut. Tostadak egin eta mahaira gerturatu naizenean, barrezka topatu dut A. Jangelako labanarekin sarrerako aloe vera mozten harrapatu omen dute andre bat. Zerbitzariak kontatu dio, erdi barrezka erdi haserre: «Falta zitzaiguna! Landarea eta labana! Biak lapurtu nahi izan dizkigu!». Irten garenerako, lekuz aldatu dute landare zerratua. Eta barre egin dugu logelara bidean, askoz lapurgarriagoak ziren beste hiruzpalau topatu ditugunean.

15. argazkia: Aquaparkera joateko proposamena egin du A-k. «Komeni zaigu garraxi apur bat egitea ere…», esan dit. Eta hemen gaude. Eztarria txirristetan utzi eta gero, azala txigortuta duten gizon ingeles batzuen ondoan eserita, hoteleko jangelatik lapurtu dugun platano bat erdi bana jaten.

16. argazkia: Karaokearekin aski ez, eta gaurko gaubeila zein zen ikustera joan gara tabernara. «Loro Show». Elkarri harriduraz begiratu eta esertzea erabaki dugu azkenean. Bizikletan ibili da loro bat. Txanponak kontatzen bestea. Tunbonan etzan da hirugarrena. «Nik uste nauen gauza honeik ja ezin ziela ein…», esan dut logelara bidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA