17. argazkia: Gaur A jaiki da ni baino lehenago. Iratzargailua entzun eta izara zuriaren pean sartu dut burua. Azken bost minutuak dira beti onenak. Bart lehortzen utzitako toallak motxiletan sartu eta korrika abiatu gara aireportura. Isilik egin dugu bidaia: zeruari agur esaten ni, auskalo zertan pentsatzen A.
18. argazkia: Loiun agurtu dugu elkar. Bere autoaren bila abiatu da A, autobusaren zain geratu naiz ni. Ez dakit nondik datorkigun poz-pozik gaudenean ere ezer gertatu ez balitz bezala jokatzeko joera hau.
19. argazkia: Pisukidea etorri zait bila autobus geltokira. Mimosak loretan daude gure etxe ondoko zelaian. Gustatu zait ongietorria.
20. argazkia (azkena): Egunkarian kontatu ez ditudanak kontatu dizkiet pisukideei kalabaza purea afaltzen genuen bitartean. Poltsa beroa hartu, eta ohera abiatu naiz nekeak hala aginduta. Teideri buruzko dokumental bat jarri dut tontor horrekin izan dudan bat-bateko maiteminari ohean lekutxo bat egiteko. Eta hemen nago, begiak ixteko puntuan, ametsa dena eta ez dena bereizi ezinda.
6: Itzulera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu