Ez dun zoriontsu izan ezina, zorigaiztokoa ere ez naun, hor nabilen, segitzen dinat gauza txikiekin pozten, aspaldian entzun gabeko kantu bat, liburu on bat, lagun baten mezua, eguna luzatzen hastea, eguzkiak azala epeltzea, gauza handiak ditun gauza txikiak, ez dinat falta pozteko motiborik, aita-amak ondo zauden, anai-arrebak ondo zauden, ez dinat goserik ezagutu 36 urtean, osasunez ondo nagon, kolesterola goian, zer nahi dun, ez naun alferrik Gantza jende askorentzat, baina bilirrubina ondo, benetan, medikuak egindako azterketan agertzen dun, bilirrubina, zer den jakitea falta orain, baina ondo zeukanat, neurrian, dena omen dun ona neurrian izatera, hori esaten diten, alaitasuna ere neurrian izango dun ona, seguru asko, ez zekinat, noizean behin alai sentitzen naun, baina ez din izaten ageriko arrazoirik, gehiago izaten dun bere kasa etorri eta bere kasa joaten den aldarte zoragarria, laburra, sentipen bortitz bat, zoriona bera baino bortitzagoa, barren-barrenetik erne eta barren-barrenean ahitzen dena, neurea eta soilik neurea, kasik inorekin parteka ezina, gauza estrainio bat.
Eta hasten naun pentsatzen ba ote den alaitasun kolektiborik, eta nola eratzen diren komunitateak.
Jira
Alaitasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu