oihana arana

Alarmak

2025eko irailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Telebistarik bako etxeetan bizi izan gara azken urteetan. Ez da esnobismoa, ez da hautu kontziente bat izan. Alokatu dizkiguten etxeetan ez da egon eta ez erostea erabaki izan dugu, hori bai. Telebista ez edukitzeak ez du esan nahi Espainiako kate pribatuetako reality kutreenak, Mihiluze-ko eroglifikoak eta publikoki onartuko ez ditugun beste hainbat kontu ezagutzen ez ditugunik. Onartuko dut, ordea, hamar minutuko iragarki tarteekin ez nintzela akordatzen.

Larritu egin nintzen abuztuan amonaren etxeko sukaldera sartu zirenean. Jogurtak, freskagarriak, xanpuak, alarmak. Lapurren kontrako alarmak, okupen kontrako alarmak, mugikorretik kontrolatzeko moduko kamerak, Poliziari zuzenean deitzen diotenak...

Bihotza uzkurtzen zaio amamari lapur eta okupa hitzak entzuten dituenean. «Zurera ez da inor sartuko. Lasai, ez da egia», esaten diot. «Galdetuiozu zure briskako kideari zenbat lapurtzen dien; ai, barkatu, zenbatean alokatzen dien Donostian telebistarik bako etxe hori gu bezalakoei», esan nahiko nioke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.