Angel Erro.
JIRA

Amona inplizitua

2015eko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Zer gertatzen zaizue euskaldunei?» galderari nik zehaztapen bat gehituko nioke. Zer gertatzen zaigu euskaldunoi amonekin? Zertaz ari gara amonez ari garenean? Gauza jakina da Jorge Oteizak denbora amonetan neurtzen zuela: laurogei amona atzera egitea aski omen DA neolitikora eta cromlechetara iristeko, historiaurrean kokatzeko, euskalduna goxo bizi zen garaian. Denbora unitatea ez zuen ausaz hautatuko, paradisuzko garai horren aztarna eta hura zer izan zen igartzeko eskura dugun azken bidea dela iradoki nahian baizik. Amona gaixoak.

Lizardik ere amona buru galdua erabili zuen, olerki hunkigarrian ederki erabili ere, lehena eta oraina lotzeko, etorkizunera proiektatuta. Kirmen Uribek Erregearen Kopako finalean Bilboko Athleticek jokatu beharreko partidari buruzko prentsa idazki batean ere amona aipatu du, jakina, zazpi aldiz baino ez, besteak beste, taldea euskalduntasunarekin lotzeko sentimentalki.

Norbaitek amonak aipatzen dituenean defentsiban jartzen hasi naiz. Gogoan dut zerbait euskarara ekartzeko orduan zer esaten zaien maiz itzultzaile hasi berriei: pentsatu zure amonak nola esanen lukeen. Fisikako itzulpena izanik ere. Itzultzailea, eta baita aholkularia ere, ikastolakumeak izanik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA