Angel Erro.
JIRA

Armada merkea

2019ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Alemania aztertzen ari omen da, egunotan plazaratu dutenez, bere armadan atzerritarrak (ez edozein atzerritar, oraingoz behintzat, atzerritar on, Europar Batasunekoak) onartzen hasi ala ez. Aberriaren defentsa bihurtu da, kanpotarren eskulan merkea behar duen beste edozein lan eremuaren moduan, tokikoek egin nahi ez duten beste lanpostu (gaizki ordaindu) bat: komunak garbitu ala mahatsa biltzea bezalakoa. Baina tokikoek egin nahi ez omen duten lan horien gainean erori ohi da atzerritarrak lana kentzera datorkigulako salaketa populista. Horregatik ari dira aztertzen nola egin sentimendu nazionalista (hauteskundeetan hain errentagarria, azkenaldian hain harroa) ez harrotzeko. Horregatik, beharbada, hiritar europarrei bakarrik emanen zitzaien aukera. Ongi badakite bizitzan aurrera atera nahiak edonongo nazionalizatzen zaituela. Horregatik, iragarri dutenez, hasiera batean, behintzat, mediku edo informatikari postuak betetzeko baino ez litzateke. Gaikuntza baxuko profiletan hutsune eta behar gehiago egonen dela pentsatzekoa den arren. Beharrak zaharra merkatura eta gaztea atzerrira edo gerrara, besteenetara. Beharraren araberako hierarkia ankerra nagusitzen da beti, armada batekoa baino zorrotzagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.