oihana arana

Arruntasuna

2026ko otsailaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Egun arrunt bat zen. Demagun martitzena. Ordenagailuaren aurrean ari nintzen lanean, sukaldean. Jada irakurrita izango duzuen zutaberen bat zirriborratzen, purrustaka. Begiak pantailatik aldendu, arnasa hartu eta poliki-poliki bukatu nuen kikaran hoztuta neukan kafesne erdia. Batzuetan goxoagoa iruditzen zait nahi gabe hoztutako kafea egin berria baino. Egun horietako bat zen.

«Urteko lehenengo eklipsea da gaur», esan zidan pisukideak atseden hartzen ari nintzela igarri zuenean. «A, bai? Ta ze esan nahi dau horrek?», galdetu nion katilua eskuan nuela. «Ez dakit, baina zeozer bai», erantzun zidan aspaldiko tonu lasaienarekin.

Ostera ere lanera eseri nintzenean, paseatzera zihoala esan zidan, zeozer horren bila. Dena bere horretan utzi eta irtetea erabaki nuen nik ere. Paseatzea lan egitea baino inportanteagoa iruditzen zaidan egun horietako bat zen, zorionez.

Hurrengo asteetako lan karga handiak eragiten didan beldurraz berbetan ari nintzela, «begira! Arkume jaioberri bat dago hor!», esan zidan begietara begira. Ez bat eta ez bi. Hiru arkume jaio ziren egun hartan. Poz ikaragarri handiak inbaditu ninduen. «Arrazoi azkenien zeuk! Urten ein bida etxetik», esan nion pisukideari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA