oihana arana

Arruntasunaz

2026ko urtarrilaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sukaldera jaitsi eta «aurpegi ona duzu» esan dit ordenagailu aurrean lanean zebilen pisukideak. «Ba ez dot oso gaba ona pasau», erantzun diot. «Ez da ogirik geraketan?», esan dut. «Oraintxe noa erostera», bota du atondotik hirugarrenak. Kiwi bat zuritu dut organikoa botatzeko erabiltzen dugun ontziaren gainean. «Kutxarilliaz jaten diela esazkuen guri umetan, baina zuritxu eta zatitxotan moztuta hobie da, ezta?», bota dut airera. Lehengo zatia ahoratu eta «bai» esan dut neure baitarako.

Eskuak garbitu eta komunera abiatu naiz. Ez dakit noiz bihurtu nintzen komunera gosalostean joaten den jende mota hori. Eseri eta berehala konturatu naiz. Hilekoa. Zain nengoen, baina ez naiz akordatu. Hiru aldiz hartu dut arnasa. Logelara igo, kuleroak aldatu, ordenagailua eta poltsa beroa hartu eta ostera ere jaitsi naiz sukaldera. «Gaur hemen eingogu lan, ezta? Oindion igarten da atzoko suan berotasuna», esan dut.

Poltsa beroa berotu, aulkian eseri, ordenagailua piztu eta e-mail mezuak irakurtzen hasi naiz. Hilekoa lehenengoz etorri zitzaidanean inork ez zidan esan horren gauza arrunta zenik.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.