maialen akizu 34 172x172

Atzera

2025eko uztailaren 19a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Merkurio atzera doa Leon. Nik ere ez dakit zer esan nahi duen, euskarara ezin ekarrita gabiltzan beste alor bat astrologiarena da, baina irakurri dut hauek gauzak garbi esateko egunak direla, inpultsuarenak, suarenak. Horregatik, bistara inor ez zegoen arren, baietz, bigarren tostada ere gosaldu nahi nuela esan dut, bi eskuekin heldu diot bolanteari, eta ez dut zalantzarik egin zutabea zein tabernatan idatzi erabakitzean. Leiho ondoan entxufedun mahaia. Hori niretzat da. Unibertsoa alde. Kafe bat eta ekin. Euskaraz daude kartelak, CDak salgai, kamisetak aukeran. Baina musika, txunba-txunba mamacita, non eta hemen, noiz eta ordu honetan, noiz eta gaur. Txunba-txunba mamacita. Hiru imintzioren ostean etsia adierazten ausartu naiz. Zerbitzariak esan dit normalean ez dutela bezeroekin musika hori jartzen, «hauei gustatzen zaie». Azal beltzaraneko zerbitzariari eta sukaldariari begiratu die. Irribarre egin eta playlista aldatu du: euskal musika lasaia. Sorotan Bele, Latzen, Ze Esatek. Hasperenak egin dit ihes. Inpultsuaren kea ahoan. Lotsatu ere egin naiz, badakidalako ustezko ausardiarik ez nukeela zerbitzariak gazteagoak, neskak eta itxuraz atzerritarrak ez balira. Sua ez da garbia.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.