Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Aukera

2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Etorkizunaz kezkatzerik ez duela merezi esaten diogu elkarri, egunean egunekoa ondo gobernatzearekin nahikoa dugula, ezin dugula geroko zailtasunen beldurrik izan, ez daukagula gaurko eguna besterik, argi hau, kafea terrazan, ez dakigula zer etorriko zaigun. Eta okerrena pentsatzen dugu isiltzen garenean. Eta ez dakigu okerrena berdina ote den biontzat. Asmatuko dugu bizimodua ateratzen, ausartzen naiz, irribarre egiten diot, antzemango ote zait izua, heure burua ari haiz animatzen, ikasiak gara, aurkituko dugu zerbait, eta bestela berriz, beti daukat pizzak egiten hastea. Irribarrea marrazten hasteko keinua izoztu egin zaio. Telebistari begira jarri gara biok. Beste aukera bat ere badago, baina hori neuretzako gordetzen dut.

Bada denbora pixka bat ezin dudala etorkizunik irudikatu. Sekula eduki bazuen, jada galdua du segida logikoa ene bizitzak. Eta etorriko denak ze itxura hartuko duen, ezina egiten zait asmatzen. Aukera ugariren batuketak ekarri nau honaino, baina ez dakit nik ezer aukeratu dudan.

Irudikatu ezin dudalako saiatzen naiz etorkizuna eraikitzen, beharbada. Aurrea hartu nahi diot, ez nazan ustekabean harrapa.

Sentitu al zara inoiz zeuk jarritako tranpan harrapatuta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.