Aurpegia garbituz

UXUE APAOLAZA
2009ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketa, dirudienez, ez da hutsean geratuko. Gertatu zenean, medikuaren informea filtratu zenean, zaila izan zen Rubalcabaren bertsioari eustea. Euskal Herritik behera ere, jende askori hasi zitzaion kopeta zimurtzen.

Poztu naiz ikusi dudanean ez dutela oraingo honetan kasua artxibatu. Gutxi iraun dit pozak. Nire ikusten nola torturatzen duten? beren ikusten torturak daudenean nola ikertzen den? Berriro paranoiko erdi terrorista naiz, torturen egiazkotasunean sinesteagatik.

Hamabost guardia zibil horietatik baten bat zigortzen badute, ez dute torturatzailea zigortuko, ezta tortura ere. Zigortuko dutena izango da gaizki torturatu izana: leku desegokian egitea, marka asko uztea, atxilotuetako bat UCIra eraman beharra eta Rubalkaba agerian uztea. Orain, nazioarteko zenbait erakunde zeharka begira dituztenean. Ez dakit honek balioko duen torturak agerian uzteko, edo artxibaturiko kasuak gezurra zirela baieztatzeko, edo espainiar kontzientzia kezkatuak baretu eta torturatzaileari eraginkortasuna eskatzeko. Horrek torturatzaileak diskretuago izan daitezen baizik balio ez badu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.