maialen akizu 34 172x172

Autismo testosteronikoa

2025eko maiatzaren 27a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Amaia Apalauza Ollok eta Sonia Kolaczek bipiltasun handiarekin itzulitako Olga Tockarczuken Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburuan hala dio protagonista nagusiaren ahotsak: «Pertsona batzuekin, gizonezkoekin bereziki, zaila da hitz egitea. Badut halako Teoria bat horri buruz. Adinarekin, zenbait gizonek halako autismo testosteroniko bat garatzen dute: poliki-poliki, adimen soziala eta besteekin komunikatzeko gaitasuna galtzen dituzte, eta zaila egiten zaie pentsamenduak formulatzea. Gaitz horrek jotako Pertsonak isiltasunera lerratzen dira, eta irudi du gogoetan murgiltzen direla guztiz. Gehiago interesatzen zaizkie Erremintak eta makinak, Bigarren Mundu Gerra eta pertsonaia ospetsuen biografiak, batez ere politikarienak eta gaizkileenak. Eleberriak irakurtzeko gaitasuna ere desagertu egiten da ia: autismo testosteronikoaren eraginez, pertsonaien psikologia hautemateko gaitasuna aztoratzen zaie». Hau irakurtzen ari nintzela, liburutegian, goiza aldizkariak eskuetan izaten dituzten adineko gizonezkoen mahaia nuen parez pare. Irteterakoan begiratu egin diet, inork agurtuko. Hasperen egin du batek, eta norbaiti puzker batek egin dio ihes. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.