oihana arana

Autodefinitua (IV)

2026ko ekainaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gosaldu orduko idaztera eseri behar izatearen pozaz egiten diet berba egunero idaztearen zamaz galdetzen didatenei. Eguzki egunetan kanpoko mahaian esertzearen ederraz, euri egunetan txabusina janztearen plazeraz. Irakurtzeke ditudan liburuak, gure etxe inguruko bide ezezagunak, poza ematen didaten ekintzak… aipatzen dizkiet ideiarik gabe geratzeko beldurrez bizi ote naizen esaten didatenei. Zeren beldur naizen ez diet esaten, zaindu beharreko zerbait da intimitatea. Lasai egoteko agintzen diet zutabea borobiltzeko azken esaldi egokia topatu ezinda senetik aterata topatzen nautelako larritzen diren horiei. Ez dela ezer pasatzen. Ez dela hain grabea. Baina uzteko, mesedez, haserre egoten. Baietz esaten diet goizean nirekin elkartu nahi izaten duten lagunei «Arratsaldeetan ezin izaten duzu eta». Baina eskain diezadatela zutabegarria den zerbait, gutxienez. «Eta egun txarra badaukazu zer egiten duzu?», esan zidan orain dela gutxi batek. «Ba gainontzeko lekuetan eitten dotena», esan nion, «disimuletan ahaleginddu».

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE