oihana arana

Azalaz

2026ko uztailaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gitarra hartu eta kantu eder bat kantatzen hasi zaigu lagun bat pareko bankutik. Asko gustatzen zait bizitzak horrelako momentuetan hartzen duen itxura. Kamisetako mahuka altxatu du nire aldamenekoak bere azalaren erreakzioaren berri emateko. «Oilo ipurdia», esan dit. Irribarrez erantzun diot, mugitu ez den nire azal gorrituari begira. Bere horretan geratu da elkarrizketa.

Pentsakor geratu naiz apur batean. Uste dut berba eleganteago bat merezi duela hain gertaera ederrak. «Oilo narrue» esaten diogu guk. Badakit ez dela aukerarik onena, baina elegantexeagoa iruditzen zait, behintzat.

Noan harira. Orain dela urte batzuk konturatu nintzen ni, besteei askotan gertatzen zitzaiela jakin nuenean: niri muturreko hotza sentitzen dudanean kenduta, ez zait sekula esnatzen azala. Ez dut gorpuzten zirrara hori. Hobeto esanda, sentitzen dut lepoan hasi eta bizkarrean barna gorputz osora hedatzen den zera hori, baina inork ez igartzeko moduan. Orri honetan ematen duen baino dexente diskretuagoa naiz berez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA