oihana arana

Bai, esan?

2025eko urriaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gure gurasoen telefono mugikorretan deskubritu genituen snake jolasa, SMSak eta politonoak, baina nerabetu ginerako iritsi ziren WhatsApp, Pou, Candy Crush eta abar geure poltsikoetara. Wifi konexioaren bila ibiltzen ginen hasieran nonahi, baina berehala iritsi zen Internet ere.

Jolasa zirudien hasieran, baina orain bihotzekoak jota hiltzeko zorian egoten gara tote-bagean eskua sartu eta mobila ez dagoela iruditzen bazaigu. Arratsaldea bateriarik gabe pasatu behar baldin badugu... Pantailak esaten digu non jan, bertara nola joan eta gero nola ordaindu. Zenbat pauso egin ditugun, zenbat kaloria erre ditugun, zenbat denbora tardatu dugun A puntutik B puntura joaten. Une oro ikusi behar dugu urliak esandakoa, sandiak bidalitakoa... Une oro erantzun behar diogu lankideari, lagunari, jende ezezagunari...

Smartphonearen belaunaldia da gurea, guretzat telefonoak ez dira sekula izan deitzeko baino balio ez duten tresna batzuk. Baina orain jada, ez dira hori ere. Haserretu egiten gara norbaitek abisatu gabe deitzen badigu. Abiadura bikoitzaren tekla sakatuta entzuten ditugu zortzi minutuko audio mezuak, baina norbaitek «kaixo!» esan eta ez dakigu «bai, esan?» erantzuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.